Euskara
Euskararen inguruko esteka baliagarriak.
Euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.
Erakundearen eginkizunak hauek dira : euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea. Behar diren finantza baliabideak bermatzea, bere egitasmoan ezarri dituen ekintzak edo obralari batzuekin hitzartu dituenak gauzatzeko.
"Euskararen historia laburra" - Iván Igartua & Xabier Zabaltza | Etxepare Institutua - 2012
"Euskara sarean josten" lemapean Azkue Fundazioak interneten, teknologi berrien bitartez, euskaraz lan egin nahi du, dagoen ekimenak bultzatuz, aplikazio eta zerbitzu berriak sortuz.
Frantses-euskara hiztegi elektroniko aktiboa.
Egungo mintzaira. Euskara batua, Ipar Euskal Herriko hizkuntza ingurumenari egokitua.
UZEI,Terminologia eta Lexikografia Zentroko hiztegi guztietako fitxa terminologikoak biltzen ditu. Fitxak sailkatuta daude, gaiaren arabera. Euskaltzaindiaren arauen arabera eta batzorde teknikoetan eta Terminologia Batzordean hartutako erabakien arabera eguneratzen da. UZEIk egindako hiztegi berriak bertan integratzen dira.
Euskara zalantzarik gabe erabiltzeko gida.
Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez.
Euskararen Nafar Institutua (ENAI) edo Euskarabidea euskara sustatzeko Nafarroako Gobernuaren erakunde aholkularia da, 2007ko irailaren 10ean sortua. Erakundearen eginkizun nagusia nafar administrazioari euskarari buruzko aholkuak ematea da.
Euskara Institutua Euskal Herriko Unibertsitatean sortu zen 1996an. Unibertsitatearen departamentuen arteko eta fakultateen arteko den institutua da, euskararen normalkuntzaren eta garapen lanetan diharduena.
Iker zentroak euskara hizkuntza eta euskaraz idatzitako testoak ikertzen ditu. Bordeleko Montaigne 3 unibertsitateak ,Paueko eta Baionako unibertsitateek eta CNRS institutuak sortu dute Baionan kokatua den laborategi hau.
Euskal konfederazioaren webgunea (albisteak, kideen berriak...)
Udako Euskal Unibertsitateak lan-ildo nagusi hauek eramaten ditu:
- Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea ;
- Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea ;
- Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.
Hizkuntzen AMARAUNA / World Languages Network egitasmoa, hizkuntza-eskubide eta betebeharrak zabaltzeko sortu den egitasmoa da, eta bere helburua munduko hizkuntza-ondarea eta aniztasunaren garrantziaz ohartu diren pertsonen eta erakundeen arteko harremanen sendotzea da.
Erramun Baxok soziolinguistaren artikulua "Frantziako hizkuntzen" panoramaz (2012-01-27).
Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau.