Euskal literatura
Euskarazko literaturaren inguruko sareko baliabideak.
Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. Euskal literatura zabaltzea du helburu.
Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia 1982ko otsailaren 12an argitaratu zen Baionan. Euskal egileez gain - nagusiki Ipar Euskal Herrikoak, baina baita Bidasoaz hegoaldekoak ere -, handia da Maiatz aldizkariak atzerriko egileei eskainitako arreta, idazle askoren lanak euskaratuz. Antzerkiak ere presentzia du aldizkarian, antzez-lan osoak eskaini izan baititu.
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko.
Euskal literaturari buruzko hainbat argibide aurkituko dituzu bertan, hala nola, euskal literaturaren historia laburra, euskal egile, obra nahiz itzulpenen katalogoa, lotura interesgarriak (instituzionalak, akademikoak, literarioak...)...
Literaturari buruzko hainbat atari batzen ditu Armiarma sareak. Besteak beste Literaturaren zubitegia, basquepoetry.net (euskal poesiaren ataria), Klasikoen gordailua (euskal literaturako testu klasikoak), Susa argitaletxearen egitasmoak direnak.
Euskal Editoreen Elkartea (EEE), 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren webgunea. Gaur egungo azoka, abenduaren 8aren inguruan izaten dena, ez da liburu eta disko azoka bat soilik, euskera eta euskal kulturaren erakustoki erraldoia bilakatu da (liburu aurkezpen, mahai inguru, hitzaldiak...).
Euskarazko literaturaren klasikoak (16-20. mendekoak) eskuragarri dohainik epub eta pdf formatuan. Susa argitaletxearen eskutik.
IKER zentroaren "Lapurdum" agerkarian agertu euskal literaturari buruzko artikuluak (CNRS UMR 5478, Michel de Montaigne Bordele 3-ko Unibertsitatea, Pabe eta Aturrialdeko Unibertsitatea).
Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea.
Iker zentroak euskara hizkuntza eta euskaraz idatzitako testoak ikertzen ditu. Bordeleko Montaigne 3 unibertsitateak ,Paueko eta Baionako unibertsitateek eta CNRS institutuak sortu dute Baionan kokatua den laborategi hau.
2010eko udazkenean, euskal literaturari buruz Uxue Alberdik eta Oier Guillanek sortutako webgunea.
Labayru Ikastegiak Bizkaian herri-ondare bilketa bultzatzen du. 1970. hamarkadan hasirik, Bizkaia osoan jaso du dokumentazioa, bai ahozkoa, bai idatzizkoa, bai irudizkoa. Azkenengo urteotan bizimodu tradizionalari buruzko informazioa batzen dihardu.
Euskal Herriko irudigileen lanaren promozioa egiten duen elkartearen webgunea (albisteak, errepertorioak, sareko erakusketak...).
Dokumentazio Gune honekin, besteak beste, orain artean Euskal Haur eta Gazte Literaturan zegoen hutsune handi bati egin nahi dio aurre Galtzagorri elkarteak: hain zuzen ere, Haur eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen diren euskarazko kritika, liburu gida, bibliografia nahiz aldizkarien biltze lana egin nahi du. Esparru honetan lanean dabiltzan edo esparru honekiko interesa duen edonorentzat ezinbesteko tresna bihurtuko da beraz.
Daniel Landart-en "Enbataren zirimolan" liburuaren aurkezpena - 2013-03-26 - Berria
1975etik 1999ra sortutako 25 euskal literatur aldizkariren historia laburrak.
Lucien Etxezaharreta-ren "Inter porcos" kontakizun bilduma (Maiatz, 2007) sarean jarri dute - www.armiarma.com