Euskal kantua eta musika
Euskal kantua eta musikari buruzko esteka batzu.
270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak.
ERESBIL euskal musikaren zerbitzura dagoen erakunde dokumentala da. Euskal Herriko musika ondarea biltzeko, zaintzeko eta zabaltzeko sortutakoa da eta arreta berezia eskaintzen dio euskal konpositoreen ekoizpenari.
Entzun! euskara hutsean idatzitako lehen aldizkari musikala da. Gaur egun, bi euskarri komunikatibo desberdin baina bateragarri biltzen ditu bere baitara: entzun.com atari musikala eta Entzun! disko-liburua. Biek hala biek, hasierako asmo eta helburuei eu
Herri Musikaren Txokoa herri musikaren inguruko topaleku eta dokumentazio zentroa da.
Ipar Euskal Herriko abesbatzen federazioaren webgunea (koruen zerrenda, kantaldien egutegiak...).
Euskal Konposizioaren Sustapenerako Kultura Erakundea (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea), zeina MUSIKAGILEAK akronimoaren bitartez ezagutarazten baita, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta garai guztietako euskal musika sustatzea eta indartzea du xede nagusia, gaur egungo sortzaileen obraren zabalkundeari arreta berezia emanez.
Webgune hau interesgarria eta lagungarria da musikarientzat: anitz partitura (midi fitxategiekin) aurkitzen dira bertan, batez ere eskusoinu joileentzat eta trikitilarientzat. Euskal Herriko Trikitixa elkartearen webgune bat.
XX. mendeko azken 50 urteotan euskal herri musikak sortutako 230 kanta-doinuko aukera bildu du proiektu honek. Webgunean pieza bakoitza letra, partitura, argazki eta informazio laburpen batekin eskaintzen da. Hiru hizkuntzatan (euskara-gaztelania-frantsesa) dagoen argitalpen honetan, besteak beste, Itoiz, Oskorri, Fermin Muguruza, Benito Lertxundi, Michel Labegerie eta euskal herri musika garaikidearen beste hainbat erreferentzia aurki ditzakegu.
"Euskal kantagintza : pop, rock, folk" Jon Eskisabel Urtuzaga | Etxepare Institutua - 2012
"Euskal musika klasikoa" - Karlos Sánchez Ekiza | Etxepare Institutua 2012
Debagoiena bailarako eta beste eskualdeetako musika taldeen berriak. Goiena Komunikazio Kooperatibaren eskutik.
Zuzeneko musika antolatzen duten Euskadiko eta Nafarroako Areto pribatuen elkartearen webgunea.
Elkarrizketa Xabier Soubelet, kantari, idazle eta margolariarekin - 2013-01-27ko Berria egunkaria
Beñat Achiary-ren elkarrizketa Berria egunkarian
Aguxtin Alkhat-en elkarrizketa RadioKultura.com-en - 2013ko apirila
MUSIKARI, Euskal Herriko musikariak biltzen dituen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.